Asteasuko igerilekua zabalik

Aiurri 2019ko eka. 27a, 13:00

Joan zen ekainaren 8tik zabalik dago Asteasuko igerilekua, goiz nahiz arratsaldez. Atzo, beroari aurre egiteko, jende asko gerturatu zen bertara eta aforoa beteta zegoenez, barrura sartu ahal izateko ilara luzea sortu zen. Herriko festak hasita, gaur goizean itxura lasaiagoa zuen, baina arratsalde parterako jende askok egingo du berriz ere bertara gerturatzeko aukera.

Igerilekuaz gain, aukera zabala eskaintzen du Ana Lopez eta Felix Garridok kudeatuko duten igerilekuko tabernak. Astelehenetik ostiralera 11:00tatik 22:00etara edukitzen dute zabalik eta asteburuetan geroxeago ixten dute.

Gosariak, eguneko menuak, razioak, ogitartekoak, hanburgesak edo pizzak, denetariko eskaintza dute. Enkarguak ere jasotzen dituzte, prestatutako janaria eraman nahi dutenentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!