Sanpedroak 2019

San Pedro eguneko arratsaldea, musikaz girotua

Ainhoa Arozena 2019ko eka. 30a, 09:26

Atzo arratsaldean, herriko musikariek kalejira alaia egin zuten, San Pedro egunez, Asteasuko kaleetan barrena. 

Juan Tapiaren eskolako trikitilari eta panderojole gazteak, txistulariak, trikitilari eta panderojole nagusiagoak edota erraldoiak taldean ibili ziren lehenik. Trikitilariak eta txistulariak bereizita gero. Kantu-jirako kantariek ere euskal kantuz girotu zuten ingurua. Afari herrikoiaren aurretik, Bonberonea txaranga kalez kale ibili zen. Musika doinuek ez zuten etenik izan arratsaldean zehar, ezta gauean ere; Meliora eta Gozategi taldeen emanaldiekin.
 
Gaur, ekainak 30, festetako azken eguna izango da: Jubilatuen eguna. 
11:30 Meza.
Ondoren, hamaiketakoa Aitzondo elkartean.
11:00-11:30 Patata tortilla txapelketa.
12:30 Sagardo dastaketa.
13:00 Herri-kirolak: Aizkolariak: Xabier Orbegozo (Arria V) eta Ugaitz Mugerza. Harri-jasotzaileak: Inaxio Perurena, Inar Urruzuno eta Mikel Lopetegi (Urra).
14:30 Jubilatuen bazkaria.Ondoren, bertsolariak: Telleria eta Lizaso. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
18:00 Herriko taldeen arteko herri-kirolak.
Jarraian, trikitixa eta pandero eskolako kideen musika emanaldia.
21:00 Sorginaren jaitsiera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!