107 korrikalari, Santamañako igoeran

Asteasuko plazatik abiatuta, XIX. Santamañako igoera izan zen atzo goizean. Herrigunetik Elizmendira bi itzuli egin eta gero ekin zioten aldapa gogorrari korrikalariek. Partaidetzari begira, orain arteko jendetsuena izan zen atzoko lasterketa. Guztira 107 korrikalarik hartu zuen parte. Horietatik 47, asteasuarrak.

Eguraldi beroari eta aldapa pikuari gogotsu egin zieten aurre korrikalariek eta froga gogorra amaitu ondorenean, gustura ageri ziren helmugan. Antolatzaileek hamaiketakoa prestatu zuten korrikalari nahiz Santamañara gerturatu ziren animatzaileentzat. Sari-banaketaren txanda izan zen ondoren. Lehen postuetan helmugaratu ziren korrikalariek sariak jaso zituzten, eta baita beste parte-hartzaile ugarik ere; inguruko hainbat merkatarik eskainitako produktuekin zozketa egin baitzen.

Sailkapena
Emakumeak
1.- Izaro Rubio (Ordizia): 34'24''
2.- Lourdes Colomo (Zizurkil): 35'15''
3.- Maialen Loyo (Gasteiz): 36'35''

Gizonak
1.- Aitor Regillaga (Tolosa): 28'13''
2.- Raul Gomez Margallo (Lasarte): 28'21''
3.- Aritz Garin (Zizurkil): 28'36''

Lehen asteasuarrak
1.- Kristina Urbieta: 43'35''
2.- Urko Arizeta: 32'05''

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!