Santamañako jaiak 2019

Gazteen arteko herri-kirolak izan dira Santamañako jaien lehen egunean

Aiurri 2019ko uzt. 18a, 16:09

10:30ean hasi dira Santamaña auzoko jaiak Tranpanzuloren igoerarekin. 13:00ean herri-kirol saio ederra eskaini dute gazteek.

Tranparen bat edo beste egin dute herri-kiroletan aritu diren bi taldeek. Tranpa horiek ikusleen arreta piztu dute, eta txistuak eta animo oihuak izan dira nagusi.

Herri-kiroletan burutu beharreko probak harri-jasotzea, trontza, txinga eta lokotxak izan dira. Bitan egin dute saio bakoitza, eta amaieran sokatiran lehiatu dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!