Santamañako jaiak 2019

Giro bikaina Santamaña eguneko kalejiran

Ainhoa Gil 2019ko uzt. 19a, 11:04

Andazarrateko gainean elkartu, eta kalejira ederra egin zuten atzo Santamaña eguna ospatzeko. Izer, Alabier eta Lutxurdioren trikiti doinuekin dantza saio luzea egin zuen askok eta Irazu eta Peñagarikanoren bertsoek barre algarak sorrarazi zituzten. 

Jan-edanak ere ez ziren falta izan, noski. Urteko egunik politenetakoa izan da Santamaña eguna auzotarrentzat, eta ederki gozatu zuten atzokoa. Asteburuan ere izango dute zertaz gozaturik.

Uztailak 20, larunbata

12:00 Haurrentzako tailerrak.

14:00 Herri bazkaria, Ostolaza eta Ezkerra trikitilarien konpainian.

18:00 Zezen txikiak.

Gauean Ostolaza eta Ezkerra trikitilariak.

 

Uztailak 21, igandea

11:30 Meza nagusia.

Ondoren Herri-kirolak.

Aizkoran: Anartz Mugertza eta Julen Kañamares. Harri-jasotzen: Aimar Irigoien.

Afalaurretik Tranpanzuloren jaitsiera.

Gauean Laja II eta Lutxurdio trikitilariak.

Erlazionatuak

Bertsolariak Santamañan

Ainhoa Gil 2019 uzt 20 Asteasu

Erromeria Santamañan

Ainhoa Gil 2019 uzt 20 Asteasu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!