Iban Pardo zestoarra da Euskal Herriko txapeldun berria segan. Ordubeteko lanean Julen Gabirondok baino bi kilo eta erdi gehiago ebaki zituen, 3.806 kg. hain zuzen. Jokin Etxeberria hirugarren geratu zen, eta Jon Otegi laugarren. Bideoan lau partaideren irudiak.