Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute Asteasun

Ainhoa Gil 2019ko ira. 7a, 20:23

Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin. Txapelketako antolatzaile, bertsolari, gai-jartzaile eta epaileak Asteasun elkartu dira gaur, aurkezpen ekitaldia egiteko. Don Iñorrez taldeak egindako sintonia ere aurkeztu dute. Pello Errotaren heriotzaren mendeurrena ospatzeko egin dituzten ekitaldi sortan, azkena izan da gaurko aurkezpena.

Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal izango dira eskualdea ordezkatuko duten bertsolariak. Zarautzen bizi den Ion Zaldua billabonatarra gai-jartzaile lanetan arituko da eta Zigor Leunda epaile.

Irailaren 15ean Villabonako Gurea aretoan ospatuko da txapelketako saioa eta Beñat Iguaran amasarra arituko da bertan. Bezperan, txapelketa zabalduko duen saioan, Haritz Mujika asteasuarrak abestuko du Oñatin. Irailaren 28an ekingo dio txapelketari Unai Mendizabal zizurkildarrak eta Azpeitiako saioan, azaroaren 2an hasiko da Oihana Iguaran. Final laurdenetan ekingo dio zuzenean amasarrak. 

Saio guztietarako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus gunean.

Andoainen ere izango da txapelketako saio bat. Urriaren 19an, Basteron elkartuko dira bertsozaleak.

Gaur egin dute txapelketaren aurkezpena, Asteasun. Pello Errota bertsolari handia izango du gogoan aurtengo txapelketak. Horregatik, errotarria du oinarri txapelketako irudiak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!