Kultura anitzen jaia, igandean Asteasun

Ainhoa Gil 2019ko ira. 11a, 10:27

Festa berezia ospatuko dute igandean Asteasun. Azken urteotan egin bezala, jatorri ezberdinetako herritarrek euren herrialdeetako jan-edanak eskainiko dituzte goizean eta ondoren, mariatxien emanaldia izango da gozagarri. Elkar ezagutu,  ohitura eta kultur ezberdinak partekatu eta elkarrekin egun polita pasatzeko asmoz antolatzen dute kultur anitzen jaialdia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!