Azoka berezia, igandean

Ainhoa Gil 2019ko ira. 25a, 09:56

Egun osoko egitaraua prestatu dute iganderako Asteasun. Artisau eta baserritarren produktuak, herriko ganadua, esne behien erakustaldia, arroz-esne lehiaketa, erromeria...  izango da zertaz gozatu, goizetik iluntzera

Goizeko 10:00etan zabalduko dute azoka, eta jai giroak ez du etenik izango. Jende asko gerturatu ohi da Asteasura, kotxez edota bidegorrian barrena oinez. Iraileko azken igandea izanik, asko izaten dira Ernioko joan-etorria egin ondoren gerturatzen direnak ere. Jarraian, egun horretarako prestatu duten egitaraua:

10:00 Azoka eta ganadu erakusketa irekitzea
.

11:00 Txekor-erre pintxoak eta taloak
.

12:00 Arroz-esne lehiaketaren sari-banaketa
.

12:30 Esne-behien erakustaldia
.

18:00 Asteasuko trikitilariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!