Asteasu Batuz herri plataforma-ren baitan, Asteasuko Udaleko zinegotzi eta alkate-orde lanetan ari zara azken hiru legealditan...
Zortzi urte egin ditugu dagoeneko eta legealdia bukatzen badugu –hala espero dugu– hamabi izango dira. Esperientzia ona izaten ari da niretzat. Proposamena jaso nuenean, kezka edo zalantza sortu zitzaidan hasi edo ez, baina behin lantaldea ezagututa, aurrera egiteko erabakia hartu nuen. Herriak aldaketa behar zuela sumatzen zen eta horretan laguntzeko aukeratuetako bat izan nintzen. Eta gustura.
Zer ikasi duzu denbora tarte ho-rretan udaletxe mailan?
Gauza berri asko. Udaletxe barruan lan asko sortuko zela pentsatzen nuen, baina ez hainbeste. Bestalde, ahalik eta ondoen lan egiten saiatu arren, denekin asmatzea oso zaila dela konturatu naiz. Baina hori normala da. Gu ere udaletxean ez geundenean kexatu egiten ginen. Oso zaila da denen gustua egitea eta ez udaletxean bakarrik, baita edozein lanpostu edo ekitalditan ere.
Egun kultura batzordeko buru zara, baina garapen ekonomikoa, turismoa, ostalaritza eta merkataritza ere bideratu dituzu aurrez...
Talde berria osatuta, ardurak banatu egin ditugu eta egun kulturaz arduratzen naiz nagusiki. Legealdi berrian bi zinegotzi berri sartu dira. Aurrez ere zazpi ginen eta haietako bostek errepikatu egin dugu; horrek garrantzi ikaragarria du. Pertsona berriak sartu dira, baina blokea mantendu egin dugu. Zinegotzi berriak ere gogotsu etorri dira eta aurrez ere herrian laguntzen zutenez, errezagoa izan da bidea.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
- Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.