Haurrek eta helduek giro ederrean igaro dute Muskerraren eguna

Aiurri 2019ko urr. 28a, 11:19

Haurrentzako jolasak, salda, Bernardo Atxagaren hitzaldia eta iturri bueltako apustua izan ziren atzokoan, urriaren 27an, Muskerraren egunean.

Txikienek heldu zioten egunari lehenik. Begiralearen konpainian, herrian barrena jolas ezberdinetan jolasten aritu ziren. Bitartean nahi zuen orok salda edateko aukera eduki zuen Iturri-Ondo jatetxeak egindakoa. Eguerdian, Bernardo Atxaga idazlea plazara iritsi eta Iturralde iturrira joan ziren zenbait herritar bere hitzaldia entzutera. Ordutebeteren buruan iritsi ziren plazara eta orduantxe hasi zen iturri bueltako apustua.

Guztira, lau bikotek hartu zuten parte apustuan. 10 itzuli denbora gutxienean zein bikotek eman, horixe zen erronka. Honelaxe geratu ziren emaitzak:

  1. Xabier Erro eta Josu Omeñaka
  2. Joseba Aranburu eta Tomas Larrañaga
  3. Jon Ander Artaza eta Izaro Garmendia
  4. Tomas Iraola eta Mikel Muguruza
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!