Estradizio eskaera berria

©Olivier Peter

Olivier Peter abokatuak salatu duenez, Espainiatik Nekane Txapartegi estraditatzeko eskaera berria iritsi da Suitzara. Bertan bizi da asteasuarra, azken urteotan. Ezaguna den bezala, espainiar estatuaren aldetik torturak salatu zituen. Eskaera hori salatzeko, datorren azaroaren 18an Bernako Justizia egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute. Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara izango da, Free Nekane mugimenduak antolatuta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!