Plazaren erdian zapata parea ipini dituzte indarkeria matxistaren izenean erailak izan diren emakumeen izenak esan bitartean. Pili Legarra alkateak Asteasuko Udalak batzarrean aho betez onartutako adierazpena irakurri du, eta ondoren abesbatzako kideek zenbait kantu abestu dituzte. Azkenik, gaztain erreak jateko aukera eduki dute bertaratu direnek.