Aimar Irigoienek irabazi du 200 kiloko Harri Errektangular Txapelketa

Aiurri 2019ko abe. 22a, 14:42

Bigarren lekuan Jokin Eizmendi geratu da bi txandatan 16 altxaldi eginda, eta hirugarren, berriz, Inaxio Perurena 15 altxaldi eginda.

Hiru minutuko bi txanda egin behar izan dituzte harri-jasotzaileek. Orotara, hamabik hartu dute parte: Joseba Ostolaza, Jon Unanue "Goenatxo III", Martin Mendizabal, Gorka Etxeberria, Julen Diaz, Xabier Aranburu "Guzta", Iñigo Eizagirre "Eiza", Aimar Galarraga, Inaxio Perurena, Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi eta Xabier Peñagarikano.

Bi txandak zenbatuta Irigoienek eman dizkio altxaldi gehien 200 kiloko harriari, 17 hain zuzen.

Usarrabi pilotalekua jendez bete da harri-jasotzaileak ikusteko. Orain dela 29 urte ospatu zen azkenekoz 200 kiloko Harri Errektangular Txapelketa Azpeitian, eta bertan hartu zuen parte Ostolazak 16 urte zituela. Gaurkoan ere bertan izan da harria altxatzen eta denera 9 altxaldi eman ditu bi txandatakoak zenbatuta.

Sailkapena:

1. txanda:

  1. Jokin Eizmendi 8
  2. Aimar Irigoien 8
  3. Xabier Aranburu "Guzta" 7
  4. Inaxio Perurena 7
  5. Jon Unanue "Goenatxo III" 6
  6. Aimar Galarraga 6
  7. Xabier Peñagarikano 5
  8. Julen Diaz 5
  9. Joseba Ostolaza 5
  10. Gorka Etxeberria 3

2. txanda:

  1. Aimar Irigoien 9
  2. Jokin Eizmendi 8
  3. Inaxio Perurena 8
  4. Xabier Aranburu "Guzta" 7
  5. Jon Unanue "Goenatxo III" 6
  6. Xabier Peñagarikano 6
  7. Aimar Galarraga 6
  8. Julen Diaz 4
  9. Iñigo Eizagirre "Eiza" 4
  10. Joseba Ostolaza 4
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!