17:00etan hasi da Urrezko Aizkolarien Txapelketa Asteasuko Usarrabi pilotalekuan. Hiru aizkolari izan dira bertan, hala nola Mikel Larrañaga, Julen Alberdi 'Txikia IV' eta Eneko Otaño. Larrañaga izan da azkarrena 16 kanaerdiko ebakitzen 34 minutu eta 30 segunduko denborarekin, iaz baino hiru minutu lehenago. Bigarren, Alberdi 37 minutu eta 54 segunduko denborarekin, eta hirugarren, Otaño 38 minutu eta segundu bateko denborarekin.