Julen Aizpuru asteasuarrak Garfe enpresarekin debuta egingo du urtarrilaren 24an Asteasun

Julen Aizpuru eta Aitor Mendizabal Garfe enpresako pilotariak

Debuta telebistaz emango dute, eta sarrerak aurretiaz erosi ahal izango dira Asteasuko Kabela tabernan 7 eurotan.

Asteasuarrak 21 urterekin egingo du debuta Garfe enpresan. Lesio asko pasa ditu, baina, azken aldian maila ona erakusten ari da eta horren erakusle da pilota enpresak atzelariarengan jarri duen interesa. Apurka-apurka konfiantza eta maila ona hartzen ari da. Mendizabal III-ri Aspe enpresarekin kontratua amaitu zaionez Garfe enpresa errioxarrak kontratatu du; aurrelari fina da, lehen koadroetan airez errematatzea gogoko duen horietakoa.

Debuta herrian

Bi pilotariek bikote bezala jokatuko dute Xabi Urbieta eta Julen Urruzolaren aurka. Norgehiagoka urtarrilaren 24an izango da gaueko 22:00etatik aurrera, Asteasuko frontoiean. Sarrerak Asteasuko Kabela tabernan erosi ahal izango dira aurretiaz 7 euroren truke.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!