Bizipoza elkartea ezagutarazteko ekitaldia

Ainhoa Gil 2020ko urt. 31a, 10:51

Bizipoza elkartea aurkeztuko dute urtarrilaren 31n, Asteasun

Bizipoza elkartea aurkezteko ekitaldi berezia antolatu dute Asteasun. Gaur, urtarrilaren 31n egingo dute, udaletxeko ikusz-entzunezkoen aretoan, 19:00etan hasita. Elkartearen funtsa laburbiltzen duen dokumentalaren eta bizipoza.eus dokuwebaren aurkezpena egingo dute, Anabel Arraizaren gidaritzapean. Ekitaldia osatzeko, Asteasuko dantzariak, Amaia Agirre bertsolari eta Aitor Atxega musikaria ere arituko dira.

Elkarte berezia da Bizipoza elkartea. Haur eta familien ongizatea helburu duten elkarte ezberdinei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du helburu. Eta aldi berean, elkarte hauek transmititzen dituzten baloreak jaso, hauekin aberastu eta hezi, eta hauek gizarteratuz herri inklusiboago bat eraikitzeko saiakera egiten du elkarteak.

Momentu honetan Euskal Herrian aritzen diren 35 elkartek osatzen dute Bizipoza. bizipoza.eus webgunean ikus daitezke guztiak. Urtarrilaren 31n Asteasun egingo duten aurkezpen ekitaldian, hiru elkarteren inguruko dokumentalak eta Bizipozarena berarena izango dira ikusgai eta horrekin batera, baita Asteasuko dantzarien, Amaia Agirre bertsolariaren eta Aitor Atxega musikariaren emanaldiak ere. 19:00etan hasiko da aurkezpen ekitaldia, udaletxeko aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!