“Ezjakintasuna da nagusi lanerako itzuleran”

Aiurri 2020ko api. 30a, 17:25

Jon Otegi  Iturri-Ondo jatetxea

Herrietako elkargune izan ohi dira tabernak, eta zer esanik ez herri txikietan. Iturri-Ondo jatetxea Asteasuko plazan kokatzen da, eta ostalaritzako negozio askok bezala, hilabete pasatxo darama ateak itxita. Tabernak berriro ere jendez beteta ikusteko data zehatzik ezin jakin. Kasu askotan herrietako festek erabateko eragina izango dute. negozioan. 

Asteasuko jaiak ekainean izaten dira, egoera berezia aurtengoa. Horrek ere eragin zuzena izango du zuen negozioan…

Noski baietz. Ohitura aldaketak ere bai agian. Aurtengo udara oso lasaia izango dela iruditzen zait. Nahiago nuke oker egongo banintz, baina jendea lehengora etorri arte luze joango da. Bi metroko segurtasun tartea mantentzeko esaten dute. Gure giroa ez da hori. Ez dakit tarte hori nola markatu beharko den tabernan.

Herriko jaiek noski eragingo digutela. Baina hori izan dadila txarrena. Nahiz eta orain bi edo hiru hilabete gaizki pasa, gero normatasunean hasteko aukera izango bagenu hainbestean, baina hasiera ere desberdina izango dela ematen du. Ea lehenbailehen erabakiak hartzen hasi eta martxan jartzeko aukera dugun.

Itzulerak ere ezjakintasunetik asko du, baina denbora honetan ez da diru-sarrerarik izan, gastuak aldiz bai… 

Gutxieneko gastu batzuk ordaindu egin behar dira: ura, argia… Baina gu hainbestean, ez dugulako alokairurik. Hipoteka dut eta hipoteka ordaintzen jarraitu behar dut, baina zenbait kasutan pentsatzen jarrita iruditzen zait momentu ezatseginak izango direla. Ezjakintasuna... Bi hilabete itxita izango balira eta gero normaltasunean hasi... Ezjakintasuna da nagusi, zein balditzatan hasi beharko dugun lanean eta gero jendeak nola erantzungo duen aurtengo udan. Niri iruditzen zait Covid-19aren aurkako txertoa sortu arte, eta jendea pixka bat lasaitu arte gogorra izango dela egoera askorentzat. Gu hemengo eskualdean hainbestean, baina kostaldeko ostalarientzat oso gogorra izango dela pentsatzen dut. Ikusiko dugu.

Elkarrizketa osorik Aiurri aldizkariaren 559 zenbakian

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!