Eraginik izan al du zuenean koronabirusak eragindako alarma egoerak?
Lanerako garaian izan du eragina, bai. Hiru langile ditugu etxean, eta haietako bat oporretara joana zen, jaioterrira. Alarma egoeraren eraginez, ezin izan du itzuli, eta ez dakigu noiz izango duen horretarako aukera. Eguneroko lanetarako, pertsona bat gutxiago izateak eragina izan du gurean, noski. Gainerakoan, beste bi langileak tren geltokira eraman ahal izateko, adibidez, bi buelta egin behar izan ditugu autoarekin, bi pertsona baino gehiago ezin zirelako auto berean ibili. Gisa horretako ondorio txikiak izan ditugu.
Esne salmentan gora-beherarik nabaritu al duzue?
Itxialdia hasi zenean gorakada handia izan zen behi-esnearen salmentan. Jendeak, beldurrez edo, erosketa handiak egin zituen, badaezpada. Gorakada handia sumatu genuen kooperatiban. Orain salmenta asentatuago dago, eta etorkizunean jaitsi egingo dela uste dugu, ikusi egin behar.
Nola ikusten duzu etorkizuna?
Oso beltza ikusten dut. Ez naiz berez pertsona ezkorra, baina kolpe latza emango digula iruditzen zait. Diru-sarrerarik gabe geratu da familia asko eta lanean ari diren enpresa batzuk galeretan ari dira. Oso zaila da aurreikuspena egiten, baina hori horrela, argi ikusten da etorkizuna ez dela ona izango. Gure arreta osoa koronabirusean jarri dugu, eta ezin dugu hausnarketa sakonagorik egin.
Elkarrizketa osorik, Aiurri hamaboskariaren 560 zenbakian
-----------------------------------------------------------------------------------------------------
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.