Lasaitasunerako deia egiteaz gain, positibo eman duten pertsonen intimitatea eta pribatitatea zaintzeko deia ere egin du Pili Legarrak. "Koronabirusa gaixotasun bat da, eta edonorri gerta dakioke. Ez da egokia inor seinalatzea, eta familiak ere hala eskatu du. Diskrezioz jokatu behar dugu, eta probatan positiboa eman dute pertsona horien intimitatea zaindu".