Sagardoaren kultura

Iturriondo jatetxeak bat egin du 'Sagardoak elkartzen gaitu' ekimenarekin

Aiurri 2020ko ira. 18a, 09:43

Bezeroek Euskal Sagardoa botilan eskatuz, opariak eskuratuko dituzte. Kanpaina irailaren 26an amaituko da.

Sagardoa dastatu ahal izateko, funtsezko plaza da ostalaritzak eskaintzen duena. Hori dela eta, ilusioa eta lanerako gogoa batu dituzte Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak. Sagardogileen Elkartekoek aditzera eman dutenez, “urteak dira Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak elkarrekin lan egiten dugula, izan promozio kanpainetarako, ekitaldien antolakuntzarako, edo aurtengo kasuan bezala, Covid-19aren aurrean protokoloak lantzeko".

Kanpainaren mekanika
Gipuzkoako 40 ostalari batu dira, tartean, Asteasuko Iturriondo jatetxea. Bezeroek, Euskal Sagardo jatorri deitura botilan eskatzen dutenean, txarteltxoak jasoko dituzte. Txartel horietan saririk baden begiratu beharko dute lehenengo, eta edozein kasutan, saritua bada edo ez bada, “beren emaila utzi eta kutxan sartuta bezero guztiek jasoko dute sari edo opari bat beren emailean. Oparien artean daude ice bag-ak, kamisetak, edalontziak, deskontu baleak, kortxo kentzekoak, esperientziak, kopak... Irailaren 26an amaituko da kanpaina.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!