Iker Elizegi asteasuarrak Baiko Pilota enpresarekin hitzarmena sinatu du

Aiurri 2020ko urriaren 1a

Asteasuko atzelariak profesional mailan egingo du debuta Baiko Pilotarekin sinatu ostean.

Iker Elizegik maila handia erakutsi du azken urteetan; gorunzkoa izan da eduki duen errendimendua. Maila handiko txapelketak jokatu ditu azken urteetan Gazteleku Pelota Eskolako elastikoarekin. Honatx afizionatu mailan duen garaipen-zerrenda:

  • 2019 Mallabiako Biharko Izarrak txapelketa
  • 2019 Goñi Memoriala txapelketa
  • 2018 Diario Vasco txapelketa
  • 2018 Muebles Polque txapelketa
  • 2018 Miguel Soroa txapelketa

Oraindik ez dute informazio gehiagorik eman asteasuarraren debutaren inguruan.

Kontratua sinatu osteko hitzak:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!