Iker Elizegi asteasuarrak garaipena eskuratu du debuteko partidan

Aiurri 2020ko urr. 23a, 23:03

Aimar Olaizolarekin batera garaipen garbia eskuratu du Asteasuko atzelariak (22-13). Andoaingo Gaztelek pilota elkartetik profesiona mailara egin du jauzi. 20 urterekin debuta eginda, etorkizun oparoa du aurretik.

Giro ezin hobean jokatu da partida. Elizegik eta Olaizolak Uriondo-Urrutikoetxea bikotearen aurka jokatu dute. Frontoian giroa ez zen falta, izan ere, asteasuarrak herriaren gogoa piztu du.

Maila ezin hobea erakutsi du debuteko partidan, pilotakara zailak eutsi ditu eta erasoan ere aritu da. Lehen partida izateko, garaipena argia izan da, gorri kolorekoa. Honen esanetan, ametsetako debuta izan da, Aimar Olaizola pilotari handiarekin jokatu izanagatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!