Gabonak 2020

Olentzero, Mari Domingi eta Hiru Errege Magoak etortzen dira Asteasura

Aiurri 2020ko abe. 22a, 11:30

Abenduaren 24an Olentzeroren eta Mari Dominginen bisita jasotzen dute herriko gaztetxoenek. Usarrabi pilotalekuan ospatzen da beren etorrera eta haurrei goxokiak banatzen dizkiete. Urtarrilean, berriz, hiru Errege Magoak etortzen dira zaldi gainen beren laguntzaileekin eta haur bakoitzari oparitxo bana ematen diete. Aurreko urteetako argazkiak berreskuratu ditugu Aiurrin momentu horietaz oroitzeko.

Abenduaren 24an, 11:00etan iritsiko dira Usarrabi pilotalekura Olentzero eta Mari Domingi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!