'Asteasu Jolasean' ekimena ospatu dute gaztetxoek

Sara Medrano 2021ko api. 8a, 18:10

Asteasuko gazteak ilusio handiz aritu dira  'Asteasu Jolasean' ekimen hau prestatzen eta gaur izan dute disfrutatzeko aukera. 

Asteasuko Udala, Asteasuko Gaztelekua eta Mattin Gizarte Abenturaren bitartez, Asteasuko gazteen parte hartzea sustatzeko ekintza ugari antolatu dituzte.

Beñat Garcia, Mattin Gizarte Abenturako eta Garazi Jauregi, Asteasuko Gaztelekuko hezitzaileen laguntzaz, 'Asteasu Jolasean' ekimena antolatu dute gaztetxoek. Haien ideiak eta ilusioak batuz sortu dute gaurkoa. Goizeko 10:00etan elkartu dira herrian eta Andazarrate aldera egin dute paseotxoa. Bertan, ginkana bat egin dute eta bazkal ondoren, talde ezberdinetan jarriz jolasak egin dituzte. Guztira, 60 gazte elkartu dira adin ezberdinetakoak, eta inguruko herrietatik ere animatu dira gaurko egunean parte hartzera. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!