Asteasuko Udaleku irekietan parte hartzeko deialdia zabalik

asteasu.eus

Udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere Asteasuko Udalak. Izen-ematea maiatzaren 24tik ekainaren 4era, kultur-etxean.

Uztailaren 1an hasi eta uztailaren 30ean amaitzen dira udalekuak. Goizeko 9:30etatik 13:00etara izango da astelehenetik ostiralera. 4 eta 12 urte bitarteko haurrek izena eman ahal izango dute, eta aurten 3 urte betetzen dituzten haurrek ere, gutxieneko taldea osatuz gero (4 ume).

70€ kuota, 60€ (familia bereko 2. izen ematea) eta 50€ (familia bereko 3. izen ematea) ordaindu beharko dute. 

Asteasu herriak eskaintzen dituen aukeraz disfrutatu ahal izango dute, esate baterako, kultur etxea, igerilekua, ludoteka, bideo-gela, eskolako psikomotrizitate gela, Lizardi eraikina, herri inguruko landak eta ibilbideak. 

Udaleku irekietan, eskolaz kanpoko ekintza ludiko, erakargarri eta dibertigarriak eskaintzea da helburua. Herria aktiboki ezagutzea, esukara sustatzea, jolasen bidez zentzumen anitzak lantzea, ingurumenarekiko jarrera positiboak sustatzea eta baita, kultura desberdinak eta tradizioak ezagutzea dira udaleku hauen helburuak. 

Izen-ematea beraz, maiatzaren 24tik ekainaren 4era eman daiteke kultur-etxean. Izena ematerakoan ordaindu daiteke edota banketxean bertan egiteko aukera ere egongo da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!