Ekainaren 19an irekiko dute Asteasuko Udal igerilekua

Aiurri 2021ko eka. 1a, 18:07

Abuztuaren 31era arte egongo da zabalik Asteasuko Udal igerilekua, goizeko 11:00etatik 20:00etara. 

Abonu bidezko kanpaina izango da aurtengoa, ez baita eguneko sarrerarik salduko. Abonu berriak egiteko edo urteko abonuak eguneratzeko, aurreko urteko txartelak aurkeztu beharko dira udaletxean eta galdu edo berria behar duenak, 5 euro ordaindu beharko ditu. 

Eskaera egin ahal izateko: Asteasuarrak ekainaren 11 arte dute aukera eta inguruko herrikideek aldiz, ekainaren 16tik aurrera, goizeko 9:00etatik 14:00ak bitarte.

Eskaera egin ahal izateko, une berean ordaindu beharko da edota Kutxabankeko kontu korrontean diru sarrera egin denaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, izen abizenak adieraziz. 

Covid19ak sortutako egoeraren aurrean, erabiltzaileek hainbat baldintza haintzat hartu beharko dituzte igerilekuaren erabileraren inguruan: 

  • Abonua egitea derrigorrezkoa izango da, ez baita eguneko sarrerarik egongo.
  • Lehentasuna asteasuarrek izango dute. Abonatua izateak ez du bermatzen igerilekuko sarrera, aforoa gainditua balego itxaron egin beharko da. 
  • Gehienez 256 pertsonek sartu ahal izango dute.
  • Belardia, lursailetan zatituta egongo da. Zati bakoitzean elkarrekin bizi direnak egon ahal izango dute, besteekiko 2 metroko distantziak mantenduz. 
  • Sartzeko eta irtetzeko pasiluak markatuta  egongo dira.
  • Bainatzeko txandak errespetatu beharko dira, gehienez 15 minutukoak izango dira eta 71 pertsonako aforoa izango du.
  • Aurreko urteko esperientzia ikusita, aurten EZ DA ordutegi franjarik ezarriko oraingoz. Izen-emateak amaitu bezala, nola funtzionatu erabakitzeko bilera bat egingo da Ekainaren 15ean. Aforo kopuruak ez badira gainditzen, ez da bilerarik egingo.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!