San Pedro eguneko ekitaldiak, egun osoan zehar

Aiurri 2021ko eka. 29a, 09:23

Diana, kalejira, bertsolariak, herri-kirolak, gazteen arteko argazkia eta mariatxiak egun osoan zehar.

Ekainak 29, asteartea

  • 10:00 Diana: Herriko musikarien eskutik.
  • 11:30 Kalejira: Herriko musikarien eskutik.
  • 12:30 Bertsolariak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai-jartzaile: Amaia Agirre.
  • 17:00 Herri-kirolak: Tradizio handiko hitzordua da, Asteasuko jaietan. Aimar Irigoien, Mikel Lopetegi "Urra" eta Udane Ostolaza harrijasotzaileak eta Eneko Otaño eta Ugaitz Mugerza aizkolariak ariko dira herriko plazan.
  • 17:00 Argazki eroa: DBHko ikasleen ekimena Usarrabi pilotalekuan.
  • 19:00 Mariatxiak: Puro Relajo mariatxi taldea Usarrabi pilotalekuan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!