Herri kirolak izan dira Asteasuko herriko plazan

Irune Alfonso 2021ko eka. 29a, 21:46

San Pedro egunean erakustaldi ederra egin dute. Ikusleek gogo handiarekin animatu eta txalotu dituzte parte hartzaileak. 

 

Harrijasotzaileak: Aimar Irigoien,  Mikel Lopetegi “Urra”, eta Udane Ostolaza

 

Proba: 125 kiloko harria bi minututan zenbat jasoaldi

Aimar Irigoien: 22 jasoaldi

Mikel Lopetegi “Urra”: 23 jasoaldi

 

Proba: 113 kiloko kubikoa bi minututan zenbat jasoaldi

Irigoien: 14 jasoaldi

Urra: 15 jasoaldi

 

Proba: 50 kiloko harria bi minututan zenbat jasoaldi

Udane: 18 jasoaldi

Proba: 53 kiloko kubikoa bi minututan zenbat jasoaldi

Udane: 9 jasoaldi

Proba: 78kiloko errektangularra bi minututan zenbat jasoaldi

Udane: 4 jasoaldi

 

Proba: 100kg txanda librea 20 jasoaldi minutu erdian: 

Urra eta Irigoien: 1.16 segunduan burutu dute. 


Aizkolariak: Eneko Otaño eta Ugaitz Mugerza

 

Proba: Enborra zenek lehenago moztu:

Eneko Otaño: 1.50 segundu

Ugaitz Mugerza: 1.35 segundu

 

Proba: 8 enbor zenek lehenago moztu: 

 Otaño: 23 minutu eta 10 segund

Mugerza: 24 minutu



Amaieran Udanek agurra egin du eskertza moduan eta 45 kiloko harri bola plaza osoan zehar garraiatu du. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!