Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandak emanaldia eskainiko du Asteasun, igande honetan

Aiurri 2021ko urr. 28a, 13:09

Eguerdiko 12:00tan kalejira batekin abiatuko da hitzordua, eta 12:30ean emanaldia eskainiko dute plazan. Euriarekin Udal pilotalekuan izango da.

Ennio Morricone musikagile ezaguna gogoan hartuko dute, eta errepertoria euskal kantutegiarekin osatuko dute. Gonbidatu berezia izango dute, gainera, Mirari Irurzun biolin-jolea. Asteasun bizi da, eta kultur alorrean eta musika irakaskuntzan ibilbide oparoa izan du.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!