Euriteen ondorioz luizi batek errepidearen erdia irentsi du Sarasola Sagardotegik gertu

Aiurri 2021ko abe. 11a, 14:44

Euriteek askotariko kalteak eragin dituzte azken egunetan; horietako bat Sarasola sagardotegitik gertu dagoen errepidean izan da. Errepidearen zati handi bat irentsia izan da luizi baten ondorioz. 

Sarasola sagardotegitik beheraldea doan errepidean jazo da gertakaria. Asteasura bidean alkizarako lehen sarbidetik joan eta lehen bidegurutzean -Sarasola sagardotegiruntz- 500 metrotara aurkitzen da luizia. 

Beraz,  ezinbestekoa da tramo horretan kontuz eta arretaz ibiltzea. Horrez gain, errepidea ezagutzen ez bada gauez ez ibiltzen gomendatzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!