Bertan behera geratu dira biharko Asteasuko ekintzak

Aiurri 2022ko urt. 3a, 09:57

Ekintza ugari aurreikusten ziren biharko Asteasun, baina osasun egoera larria dela eta bertan behera uztea erabaki da. Beraz, haur eta familientzat jolasak, herriko haimaiketakoa eta haurrentzat filma bertan behera geratuko dira. Hala ere, hilaren 5ean izango den errege kabalgatarekin aurrera jarraitzeko asmoa dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!