Arau Subsidiarioak hizpide hartuta, herri bilera deitu du Asteasuko Udalak

Aiurri 2022ko urt. 28a, 19:16

Herritarren parte hartzea deitu du Asteasuko Udalak, Arau Subsidiarioen aldaketa puntualerako espedientea martxan jarri baitu.

Bilera datorren otsailaren 1ean izango da, asteartearekin, 19:00tan hasita Udaletxean bertan. Herritarrak bertara agertzera gonbidatuta daude. Udalak garrantzia berezia eman nahi dio ekitaldiari: “Asteasuko Udalak, herrian sortutako hainbat beharrei erantzuna eman ahal izateko, gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioen aldaketa puntualaren espedientea jarri du martxan. Partaidetza saio irekia izango da, espedienteari buruzko informazioa partekatu eta iritziak jasotzeko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!