Asteasuko Tranpazulo parkea berritu dute

Aiurri 2022ko ots. 4a, 09:43

 Haurren parkea zegoen gunean berrikuntzak egin dira eta parke koloretsu eta dinamikoa eraiki dute, Asteasun. Tranpazulo parkean, kulunpioak, txingoka aritzeko espazioa, oreka mantentzen ikasteko gailuak, txirristak eta elementu gehiago aurki daitezke. Aipatzekoa da; Muskerraren Ibilbideari keinu eginez, musker itxura duten elementuak ere jarri direla. Gunea edo espazio berritua, 3-12 urte bitarteko haurrek erabiltzeko dago prestatua, eta urte amaierarako berritu gabe geratu den gunea berritzeko asmoa dago Asteasun. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!