Korrika 2022

Korrika batzordearen deialdi irekia izango da, Asteasun

Aiurri 2022ko ots. 4a, 14:50

Asteasuko Korrika Batzordeko kideek deialdi irekia deitu dute Korrikaren inguruko egitaraua antolatzeko. Korrika, Aiztondo bailarara apirilaren 8an iritsiko da, eta Asteasun ongietorri beroa egiteko asmoa daukate, horregatik, herritaren parte hartzea sustatu nahi da. Bilera, hilaren 8an izango da, arratsaldeko 19:00tan, Kultur Etxean. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!