[Barruan agurreko azken bertsoa]

Tabuak sentiberatasunez eta umorez hausteko bertso saioa

Xabier Lasa 2022ko mar. 5a, 19:27

Uxue Alberdi, Oihana Iguaran, Maider Arregi eta Eli Pagolak "Tabuen Kutxatik Oholtzara" bertso saio musikatu solidarioari ekin diote Asteasun, Amaia Agirreren esanetara eta Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariekin.

Bularreko minbizia pairatu duten edo pairatzen ari diren emakumeak gai jartzaile dituen bertso saio berezia da. Tabuak sentiberatasunez eta umorez hausten ari dira.

Umorez zipriztindutako bertso saio hunkigarria osatu dute Uxue Alberdi, Oihana Iguaran, Maider Arregi eta Eli Pagolak, eta horretarako, bidelagun izan dituzte bularreko minbiziaren gaineko estereotipoak apurtzen saiatzen ari diren Izan Inurri elkarteko kideak. Besarkada batean amaitu dute denek, Amaia Agirrek azken bertsoa kantatu ostean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!