Uneoro Bakaikoa-Elizegi aurretik izan ziren, nagusitasun osoz. Partida osoan ez zen berdinketarik izan. Asteasuarrak segurtasuna erakutsi zuen lehen minututik eta Bakaikoak lehen koadroetan min handia egin zuen. Aurkariek ezin izan zuten askorik egin, gorridunak gehiago izan ziren hasieratik amaierara.
Martxoaren 18an jakingo dute noren aurka jokatuko duten finala: Salaberria-Erostarbe ala Zabala-Etxeberria.