Zuhaitz Rotetak podiuma eskuratu du Alagoneko Uztai Txapelketan

Aiurri 2022ko mar. 25a, 11:27

Argazkia: A.O.J

Uztai ligari ekin berri zaio eta jada bi jardunalditan parte hartu du Roteta errekortadoreak. Asteasuarrak Julen Ruete peraltarrarekin parte hartu du.

Zuhaitz Roteta asteasuarrak bigarren postua eskuratu zuen Alagoneko (Zaragoza) lehiaketan. Arestian aipatu bezala, Julen Ruete peraltarrarekin osatu zuen bikote. Nabarmendu beharra dago, zazpi uztai sartu sartu zizkiela zezenei; bigarreren postura jauzi egitera eraman zituen marka. 

Eskualdeari begira, Ander Lizarralde billabonatarrak ere parte hartu zuen, Xabier Iturralde azpeitiarrarekin batera. Alabaina, hauek ezin izan zuten podiuma eskuratu, zazpigarren postuan geratu ziren. Dena den, denboraldia hasi besterik ez da egin eta datozen jardunaldiei begira gogor lehiatzen jarraitu beharko dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!