Soka programaren aurkezpena

Aiurri 2022ko mar. 28a, 10:10

Herriko haur eta gazteen parte hartzea sustatzeko Soka programaren aurkezpena egingo da, Apirilaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan, Asteasun. Aurkezpena, herriko haur eta gazteek prestatu duten aurkezpen festa izango da eta Asteasuko herritar guztiak gonbidatuak daude bertara. Ekitaldian, proiektuaren ibilbidea eta aurrera begirako asmoak azaltzeko bideoa izango da ikusgai, Gainera, mokadutxoa, jolasak eta beste hainbat sorpresa izango dira arratsaldea borobila izan dadin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!