Usarrabi abesbatza bakearen alde kantuan

Irune Alfonso 2022ko mar. 28a, 10:49

Usarrabi abesbatzak munduko bakearen alde, "Dona Nobis Pacem" abestia kantatu zuen beste askoren artean, atzo, Asteasuko plazan. Kasualitateak kasualitate, plazako ekitaldiaren ondoren, Euskal Herrira urtero urtero etortzen diren Ipar Euskal Herriko lagun batzuekin elkartu eta eurekin kantuan hasi ziren. 

Datorren ostiralean, Apirilaren 1ean, beste emanaldi bat izango dute Asteasuko elizan. Oraingo honetan, Andoaingo Udal Musika eskolako abesbatzaren parte hartzearekin batera. Hitzordua, arratsaldeko 20:00etan izango da, elizan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!