Anttine eguna ospatuko dute larunbatean, Asteasun. Egitarau oparoa antolatu dute Apirilaren 2rako. Aurtengoan, Anttine eguna; Mattin Gizarte abentura, Patxine Taberna eta Anbox proiektua ezagutarazteko izango da. Egunean zehar, txozna herrikoia jarriko dute eta bertan lortutako dirua Aspanogi elkartentzat izango da. Gainera, postu solidario bat ere izango da bertan produktuak jasotzeko, hala nola: toailak, maindireak, almoada zorroak, sukaldeko trapuak, zabor poltsak, ohialak...