Giro ederra Elizmendiko Santakrutzetan

Ainhoa Gil 2022ko api. 30a, 22:44

Txupinazoa botata, jai giroa nagusitu da Asteasuko Elizmendin. Agurtzane eta Jon Elustondok jarri dute musika, eta plazan bildutakoek dantzarako gogoa. Erromeri giroan, gustora ibili dira auzotarrak eta bisitariak.

Buruhandiak ere auzoan barrena ibili dira, haur eta gaztetxoei korrika saioak eginaraziz. Pozik zebiltzan auzoan barrena, arratsalde osoa jai giroan igaro ondoren.

Jaietako afaria egin dute ondoren, eta arratsalderako, piztuta zeuden parrilak.

Erlazionatuak

Dantza saioa Elizmendin

Aiurri 2022 api 30 Asteasu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!