Aizkora, harri-jasotzea eta korrika saioa. Ikuskizun ederra eskaini dute kirolariek Asteasuko Elizmendin. Jende asko hurbildu da kirol saioaz gozatzera, eta kirolariek ez dute hutsik egin. Estu joan da lehia eta gustora ziren ikusleak. Herri kirolak amaituta, Izer eta Alabier trikitilarien txanda iritsi da