Simonen igoerarekin, amaitu dira aurtengo Santakrutzak

Ainhoa Gil 2022ko mai. 1a, 22:21

Bi eguneko festa borobila utzi dute aurtengo Santa Krutz jaiek. Jende asko hurbildu da bertara, festa gosea asetzeko asmotan, eta horretarako aukera bikaina izan da bi egunetan zehar.

Gaurko arratsaldea ere jendetsua izan da Elizmendin. Herri-kirol saioa ikustera hurbildu dira asko eta ondoren, trikiti doinuekin dantza giro ederra sortu da.

Iluntzean, Izer eta Alabier-en trikiti doinuak amaitu aurretik agurtu dute Simon, hurrengo urtean berriz ere elizatik beherako bidea aurkituko duelakoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!