Tailerrean parte hartuko duten herritarrek ekainaren 3a baino lehen eman beharko dute izena. Saioa aurrera eramateko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasle kopurua ezagutzea. Izen emateko; argitu@gipuzkoa.eus, mezua bidali edo 628-532-248 mugikorrera deitu (asstelehenetik ostiralera, 9:00-18:00 bitarte).
Tailerraren helburua Gipuzkoako hainbat sektorei hala nola; etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak...energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzean datza, energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko eta eraginkortasuna handitzeko.