Senidetze eguna Asteasun

Irune Alfonso 2022ko mai. 28a, 15:00

Aiztondo bailara eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen senidetze eguna ari dira ospatzen Asteasun. Aurtengoa, 29.urtemuga da eta ospatzeko, Asteasuko udaletxean harrera egin eta ondoren Sarasola sagardotegira joan dira. Ekitaldian, Aiztondo bailarako hainbat alkatek, herritarrek eta El Salvadorreko beste hainbat kidek parte hartu dute. 

Pili Legarra; Asteasuko alkatea, Nory Hernandez; Segundo Montes komunitateko kazetaritza ikaslea, eta Euskal Fondoa elkarteko kideak mintzatu dira. 

Euskal fondo elkartetik oso harro daudela aitortu dute eta eskerrak eman bailarak egiten duen lan guztiagatik: "eskerrikasko ematen duzuen laguntzagatik, baino, batez ere daukazuen konpromisoagaik. Beti esaten dut: senidetze hau bakarra da. Hainbat herritan egiten dut lan eta Eukal Herriana Latinoamerikarekin bizi den senidetzea bakarra da. Harremanak egon, badaude, baina ez gisa honetakoak, instituziotik harantzago dauden arloak sartuz, eskolak, herria, herritarrak...bakarra da. Harro nago, eta hori trasmititzen dugu hara joaten garenean". Jarraian Hernandezek hartu du hitza, eta oso pozik eta ilusio handiarekin trasmititu du elkartasunarekiko duten sentipena"Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet Euskal Herriak, eta, bereziki, Aiztondo bailarak izan duen elkartasun eta senidetze handiagatik. Bihotzez, asko nabaritzen da 30 urtetik gorako konexio hori. Harreman hau hasi zenean, ni oraindik ez nintzen jaio, baina, orain, hemen nago, oso konprometituta, eta hona etortzen naizenean etxean bezala sentitzen naiz. Urte guzti hauetan poztasun ikaragarri hori nabaritu dugu. "El Salvador oso herrialde gatazkatsua izan da, arazo askorekin, baina hala eta guztiz ere senidetze honek aurrera jarraitu du, lotura hau beti egon da eta borrokan jarraitzen dugu, proyektu askorekin, ekimen soziokulturalekin". 

1981. urtean Salvadorreko gerra zibila zela eta El Salvador herrialdearen iparraldeko herritarrek euren etxebizitzak utzi behar izan zituzten, euren bizitokitik alde egin behar izan zuten Hondurasera babes eske Colomoncaguako kanpamentuetara. Bertan, Sendo Montes jesuitaren bisita izan zuten eta berak kudeatu zuen El Salvador komunitateko kideen aberriratzea 1989.urtean. Montes, erail egin zuten eta El Salvadorreko herritarrek hori jakinda, euren lurralde berrian, Morazan depaartamentuko Meanguera eta Jocoaitique udalerriko lurretan eraiki zuten komunitateari, Segundo Montes izena jarri zioten. Hainbat eta hainbat proiektu egin dituzte jada, nabarmentzekoa ur saneamendu lanak izan dira, baita gazteekin eta Euskal Herria eta euskal kultura ezagutzeko egin diren hainbat proiektu ere. Hernandezek opari modura bi kantu erakutsi ditu esker ona adierazteko. 

Amaitzeko, gonbita luza die herritarrei zein udal ordezkariei Segundo Montes komunitatera gerturatzeko, aitortuz, oso berezia eta aberasgarria izaten dela bertara joateko esperientzia. 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!