Musika plazara, eta herritarrak atera daitezela kalera! Xiri-Miri herriko kultur elkarteak "Fino's Band" Andoaingo Udal Musika eskolako ikasleen emanaldiarekin abiatu zuen udako kultur eskaintza. Musikaz harago, kultur jarduera gehiago egingo dituzte udan.
Ohiturarik ez zegoelako edo, distantzia handi samarrera jarri ziren ikusleak. Aholkua: Hurrengoan gerturatu zaitezkete gehiago. Musikariek eskertuko dute, eta gainera ikusleentzat askoz hobea da kantu bakoitzaren xehetasun tekniko asko gertu-gertutik ikusteko aukera dagoelako. Udan sartzeko egun gutxiren faltan, eguraldi oneko iluntzea emanaldiak antolatzeko oso aproposa da. Xiri-Miri elkartearen eskutik, uda giroko ekitaldiak ez dira faltako. Bejondeigula!
Egitaraua
- Ekainak 12, igandea. 18:30 MuGaz taldea. Asteasuko Kale Nagusia.
- Uztailak 8, ostirala. 22:00 Udako zinema. Zutik umeentzako filma. Asteasuko plazan.
- Uztailak 9, larunbata. 09:00 Asteasuko mugarriak ezagutuz. Mendi ibilaldia.Asteasuko plazatik abiatuta.
- abuztuak 26, ostirala. 22:00 Udako zinema. "Hil kanpaiak" Imanol Rayoren filma. "Bi Anai" filmaren egilea da. Asteasuko plazan.