Odol emate saioa izango da hilaren 14an, Asteasun

Aiurri 2022ko eka. 8a, 10:12

Odol emate saioa izango da ekainaren 14an, udaletxeko zine aretoan, Asteasun. Odol emaileen elkarteak herritarrak parte hartzera animatzen ditu. 

Ezinbestekoa izango da hitzordua aurretiaz hartzea, horretarako, 943007884 zenbakira deitu beharko da, egunean bertan, goizeko 08:30etatik 14:30 etara. Odol ematea aldiz, arratsaldeko 16:30etatik aurrera hasiko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!