Santa Mañako kros igoera izango da uztailaren 10ean

Aiurri 2022ko eka. 8a, 10:30

Berriro ere bueltan izango da Santamañako kros igoera. Aurtengoa XX. edizioa izango da, eta urteroko legez, Asteasuko plazatik Santamañako ermitara igo beharko dute. 

Uztailaren 10an goizeko 10:30etan ospatuko da karrera, baina, adi izen-ematearekin, aurten berrikuntza izango da eta; izen ematea RockTheSport webgunea bitartez egitea erabaki da. Horretarako jarraian agertzen den estekan sartu eta izena eman beharko da. Izena emateko

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!