Bus geltoki berria eraikitzen hasi dira Asteasun

Aiurri 2022ko eka. 13a, 12:35

Toki berean eraikitzen ari dira, baina kalearen bestaldean. Aurrerantzean, busa herriko sarreratik iritsi eta Lamiategi aldetik aterako da. Sanpedroak hasterako lanak amaituta egongo direla adierazi du Udalak.

Ibarrazpi ibilbidean dago Asteasuko bus geltoki bakarra, eta egun hauetan eraberritzeari ekin diote. Kalearen bestaldean ipiniko dute, hori bai, eta aurrerantzean busak ibilbide zuzena egingo du Lamiategi aldera joanez. Ez du, beraz, orain arteko atzeranzko maniobrarik egin beharko.

Udalak adierazi duenez, Iturriotz Erainkuntzak enpresa da geltokiaren eraikitzailea eta San Pedro jaiak hasterako lanak amaituta egongo dira. Geltokia eraikitzen hasi dira aurrez komunikaziorik zabaldu gabe, eta horrexegatik Udalak barkamena eskatu die bizilagunei.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!